Wouter Weylandt

Wouter Weylandt

Bizitza
JaiotzaGante1984ko irailaren 27a
Herrialdea Belgika
HeriotzaMezzanego2011ko maiatzaren 9a (26 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: falling from height (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Etixx-Quick Step 2004-2010
Trek-Segafredo 2011-2011
 
Pisua72 kilogramo
Altuera184 zentimetro

Wouter Weylandt (1984ko irailaren 27a2011ko maiatzaren 9a) flandriar txirrindulari profesionala izan zen. 2006an debutatu zuen profesionaletan Quick Step taldearekin. 2011an Leopard Trek taldeak fitxatu zuen. Abiadura handiko txirrindularia zen eta esprint bideratzaile lana egiten zuen Tom Boonentzat. Bere garaipenik handienak 2008ko Espainiako Vueltako 17. etapa eta 2010eko Italiako Giroko 3. etapa izan ziren.

2011ko Italiako Giroko hirugarren etapan (Reggio EmiliaRapallo), helmugarako 25 km falta zirela, eroriko latza izan zuen Passo del Bocco mendatea jaistean. Erorikoan buru hezurra hautsi zuen eta, Genovako erietxera helikopteroan eraman zuten arren, hil egin zen.[1]

  1. Berria.info: Weylandt txirrindularia hil da Giroan, erorikoa izanda[Betiko hautsitako esteka]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search